Eskaripeko zerbitzuak

Eskaripeko zerbitzuak, herri txikiek duten garraio publiko beharrei erantzuteko modu eraginkor bat da. Sistema flexibe eta arin bat da. Ordutegi aldetik eskaintza handi bat eskeintzen da, baina aurretik eskaria egiten bada bakarrik egiten da zerbitzua. Horrela, autobus edo mikrobusak alferrik bidaiak egitea eragozten da, eta linea erregular batek eskeini ezin dezakeen ordutegi eskaintza handi bat ematen zaie herri txikiei.

Eskaripeko lineak


linea regular goierrialdea seguraGO21E Altzaga-Arama, GO22E Mutiloa-Zerain eta GO23E Gaintza eskaripeko lineak dira. Lehenengo bietan, urdinez agertzen diren orduak eta asteburuetako ordu guztiak dira eskaripeko orduak. GO23E Gaintza linean berriz, ordu guztiak dira eskaripeko orduak.

Ordu hauetan autobus zerbitzua eskatzeko 900 234 555 telefonora deitu behar da eta “2” extensioa markatu (Goierri).

Zerbitzua gutxienez 15 minutuko aurrerapenakin eskatu behar da, eta eskatutako zerbitzua goizeko 08:00ak baino lehen hasten baldin bada, aurreko eguneko 21:00ak baino lehen eskatu beharko da.

Eskaripeko zerbitzu hauek erabiltzeko nahitezkoa izango da MUGI edo LURRALDEBUS txartel baten jabe izatea.




Eskaripeko geltokiak


GO04 Legorreta-Ataun linea erregularraren barnean, San Gregoriotik aurrera dauden geralekuak baita ere eskaripeko zerbitzu bezela egingo dira. Geltoki hauetan zerbitzua eskatzeko, eskaripeko lineatan bezelako funtzionamendua jarraitzen da:

900 234 555 telefonora deitu behar da eta “2” extensioa markatu (Goierri).

Zerbitzua gutxienez 15 minutuko aurrerapenakin eskatu behar da, eta eskatutako zerbitzua goizeko 08:00ak baino lehen hasten baldin bada, aurreko eguneko 21:00ak baino lehen eskatu beharko da.

Eskaripeko zerbitzu hauek erabiltzeko nahitezkoa izango da MUGI edo LURRALDEBUS txartel baten jabe izatea.

Goierrialdea SL    Gudugarreta auzoa s/n · 20200 Beasain (Gipuzkoa) · Tel 943 88 59 69  Email info@goierrialdea.com