Mugikortasun iraunkorra

movilidad sostenible

Mugikortasun iraunkorraren kontzeptua nahiko berria da. Kontzeptu hau, kotxe partikularraren erabileran oinarritutako garraio modeloak eragiten dituen ingurugiro eta osasun arazoen ondorioz sortu da.

Gaurko garai hauetan, ingurugiroarekiko ardura eta zaintza ezinbestekoa bihurtzen ari da, eta pixkanaka, herritarrak kontzientziatzen ari gara beraren zaintzarako ohiturak aldatu beharrean gaudela.

Ohitura osasuntsu hauetan sar ditzazkegu energiaren kontsumoa murriztea, hondakinen birziklatzea eta gas kutsatzaileen emisioa murriztea.
Ohitura osasuntsu hauetako batzutan kontzientziatzen ari gara, adibidez, hondakinen birziklatzean. Baina hala ere, asko kostatzen zaigu gas kutsatzaileen emisioa murrizteko ohiturak aldatzea.
Gure autoetako gas kutsatzaileen emisioa, planetaren berotze prozesuaren arrazoi garrantzitsuenetako bat da. Nahiz eta autoa historian egin den asmakizunik handienetako bat izan, eta bere erabilera batzutan ezinbestekoa den, egiten dugun autoaren gehiegizko erabilera murriztu beharra daukagu.

Nahiz eta autoa izan, ahal duzun guztietan oinez, bizikletaz edo garraio publikoan mugi zaitez.

Nahiz eta lanerako autoa behar, beste erabilera askotan erabil dezakezu autobusa.

Adibidez:

  • Lanera joateko, noizbehinka izan arren
  • Ordiziko edo Beasaingo feriara joateko
  • Erosketa edo errekaduak egiteko
  • Zure herriko kirol taldeak ikustera joateko
  • Kiroldegira joateko
  • Ileapaindegira joateko
  • Dentistarengana joateko
  • Masajistara joateko
  • Ikastera joateko
  • Festetara edo inguruko herrietan egiten diren ekintzetara joateko
  • Medikuaren kontsultara joateko
  • Zumarragako Ospitalera kontsultara edo bisitan bat egitera joateko
  • Inguruko herriak ezagutzera joateko
  • Bazkaltzera jatetxeren batera joateko
  • Oinez edo bizikletaz joan nahi duzunean eta euria hasten duenean

 

Benetan ezin duzu autobusa noizbehinka erabili?

Pena merezi duten gauzak esfortzu bat eskatzen dutelako, noizbehinka aparkatu kotxea eta erabili autobusa. Denon artean Goierri hobeago eta garbiago bat lortuko dugu.

Goierrialdea SL    Gudugarreta auzoa s/n · 20200 Beasain (Gipuzkoa) · Tel 943 88 59 69  Email info@goierrialdea.com