Enpresa bidaiak

Negozio bidaietarako autobusa alokatzea eta geografiako edozein puntutara eramatea da aukerarik onena,  bidaia eroso eta segurua bermatzeko. Baina autobus sektorean serio eta profesionala den enpresa bat bilatu behar duzu eta zerbitzu aproposa eskeintzeko gai dena. Hauek zure beharrak asetzen dituzten arreta pertsonalizatua izan behar dute

Autobusa alokatzeak zure enpresarako dituen abantailak

Bidaia bat egitea pentsatzen duzunean, detaile asko etortzen zaizkizu burura, garraioa, helmuga, distantzia eta erosotasuna barne. Aukera merkeenak eta seguruenak ere bilatzen ditugu.

Autobusez bidaiatzea oso aukera jakintsua dela uste dugu, batez ere segurtasuna eta diru aurrezpena ekartzen dizkigulako. Hori dela eta, autobusak alokatzeko zerbitzu bat kontratatzeak dituen abantaila batzuk kontatzen dizkizuegu:

Segurtasuna

Zerbitzu profesionala kontratatzen duzunean, konfiantza handia duzu uneoro, gidari profesionala bait duzu bolantean, segurtasunez garraiatuko zaituena. Gogoratu gidari on batek edozein gertakariren aurrean erantzuteko gai dela. Gainera, estatistiken arabera, autobusa da garraiobide seguruena.

Erosotasuna

Autobus garraioarekin baliatuta, zu eta zure enpresako kideek errepideaz jabetu gabe  bidaia erlaxatu bat izango duzue, gozatu, eta paisaiari ere so egin ahalko duzu.

Malgutasuna

Ordutegien eta ibilbideen malgutasuna beste abantaila da. Autobusa alokatzeak bezeroaren beharretara egokitzeko aukera ematen du bidaia ahalik eta erosoena izateko.

Goierrialdea SL    Gudugarreta auzoa s/n · 20200 Beasain (Gipuzkoa) · Tel 943 88 59 69  Email info@goierrialdea.eus

Jarraitu iezaiguzu

twitterinstagramfacebook