Eskola bidaiak eta 3garren adina

Ikastetxeko bidaientzat edo adineko pertsonentzat autobusak alokatzea eskaintzen ditugun zerbitzuen zati bat da. Gure flota minibus eta autobusez osatuta dago zure beharretara egokitzeko eta zerbitzu onena prezio egokian eskaintzeko. Hauek guztiak berriak dira eta arau ezberdinek aurreikusten dituzten segurtasun neurriak betetzen dituzte.

Eskola txangoetarako autobusa alokatzea

Gure flota ikasturte amaierako bidaiak antolatzen dituzten ikastetxeen eskura jartzen dugu, aireportura edo tren geltokira joateko, edo bidaia osoan zehar.

Era berean, eskola garaian ikastetxeek museoetara, erakusketetara, kultur topaketetara edo bestelako edozein ekintzetara antolatutako bisiten garraioaz arduratzen gara.

Ikasleak baserrietara, kanpamentuetara, aterpetxeetara edo paraje naturaletara joateko bidaiak egiten ditugu.

Autobusa alokatzea hirugarren adineko bidaietarako

Gure autobusak oso erosoak dira eta adinekoen beharretara egokitzen dira. Hauek guztiak mugikortasun urria duten pertsonentzat egokituta daude. Elkarteek edo lagun taldeek antolatutako txangoez arduratzen gara inguruko herri edo gune naturaletara joateko, museoetara, erakusketetara, hitzaldietara, antzezlan batera edo kontzertu batera joateko.

Gainera, Espainiako edo Europako edozein lekutan egin nahi dituzun bidaiez arduratzen gara, nahiz jubilatu elkarte batek, edozein entitatek edo IMSERSOk antolatu.

Eskolako bidaietarako nahiz adinekoentzako autobusa behar baduzu, segurtasun eta erosotasun neurririk berrienak dituen flota dugu, eta sektorean esperientzia handia duen lan taldea, bezeroen  beharrak eta berezitasunak zainduz.

Goierrialdea SL    Gudugarreta auzoa s/n · 20200 Beasain (Gipuzkoa) · Tel 943 88 59 69  Email info@goierrialdea.eus

Jarraitu iezaiguzu

twitterinstagramfacebook