Ezkontza eta ospakizunetarako garraioa

Ezkontza eta ospakizunetarako autobusa alokatzea pentsatzen ari bazara, egun berezi hortarako kalitatezko garraio zerbitzua eskaintzen dizugu. Gure minibus eta autobus flota ospakizun mailara egokitzen da, baita gure profesionalen esperientzia eta lan ona ere.

Ospakizun berezietarako autobusa alokatzea

Zure ezkontza, ezkondu aurreko agurra, bataio edo jaunartze, kurtso amaierako afari edo lankide bater erretiroa ospatu behar baduzu, saihestu itzazu errepideko arriskuak ospakizunaren ostean. Ibilgailu flota moderno bat eskaintzen dizugu.

Gure parkeak arauek eta segurtasun neurri aktiboek eskatzen dituzten segurtasun pasiboko elementu guztiak ditu, ibilgailuaren egonkortasuna eta arriskuen murrizketa bermatzeko. Ibilgailuen xehetasunak eta akaberek, zuen expektatiben altuerara egongo dira horrelako ospakizun garrantzitsu batean.

Minibus eta autobusak eserleku ergonomiko eta etzangarriak dituzte  erabiltzaileek ahalik eta erosotasun handiena izan dezaten. Guztiak mugikortasun arazoak dituzten pertsonei egokituta daude. Gainera, azken belaunaldiko motorrek erregai-kontsumoa murrizten dute eta, beraz, ingurumenarentzako isuri kaltegarriak gutxitzen dituzte.

Tamaina desberdinetako baina antzeko ezaugarriak dituzten ibilgailuak edukitzeari esker, erabiltzaile kopurura egokitzen gara eta kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio onena eskaintzen dugu.

Gure gidari taldeak esperientzia, puntualtasuna eta harremanetarako trebetasuna dute edozein gertakari konpontzeko eta zure gonbidatuak merezi duten bezala tratatzeko. Bezeroari gertuko arreta bermatzen diogu.

Ezkontza eta ospakizunetarako autobusa behar baduzu, garraioaren xehetasun eta planifikazioan aholkatuko dizugu: ibilbidearen distantzia eta denborak, ordutegiak eta gonbidatu kopurua, egun horretan zoriontsu izateaz bakarrik arduratzeko.

Goierrialdea SL    Gudugarreta auzoa s/n · 20200 Beasain (Gipuzkoa) · Tel 943 88 59 69  Email info@goierrialdea.eus

Jarraitu iezaiguzu

twitterinstagramfacebook