Langile garraioa

Zure enpresako langileak garraiatzeko autobusa alokatzeko asmoa baduzu edo lantokira edo industrialde berera bidaiatzen duen langile talde bateko kideba zara, zure beharretara hobekien egokitzen den ibilgailua eskaintzen dizugu. Behar duzuna dugu, nahiz  talde txikia edo handia izan.

Langileentzat segurtasun eta erosotasuna

Gure helburua langileen estresa  murriztu eta errepidean dauden arriskuak saihesteko zerbitzua eskaintzea da. Horretarako, barruan teknika eta estetika konbinazio osoa eskaintzen duten autobusak ditugu. Beraietan bidaiatzeak esperientzia atsegina suposatzeko.

Ergonomia eta irisgarritasunarekin batera, klimatizagailu  eta aire garbitzailea dituzte ingurugiro atsegin eta zabal batean zure bidaia kalitateari laguntzeko.

Guretzat segurtasuna da garrantzitsuena. Hortarako, gure autobusek segurtasun pasibo, aktibo edo prebentiboko sistema osoak  dituzte. Segurtasun pasiboaren elementuen artean daude:

  1. Iraulketaren aurka erresistenteak diren egiturak, kabinaren deformazioa ekiditen dutenak eta talka frontalarekiko erresistenteak.
  2. 2 puntuko segurtasun uhalak.
  3. Gurpildun aulkietarako igogailu eta ainguratze sistemak.
  4. Eserlekuak lesioak murrizteko eta erosotasun espazioa mantentzeko diseinatuta daude

Segurtasun aktiboa edo prebentiboari dagokionez, gidariari laguntzeko eta ohartarazteko teknologia aurreratuenak dituzte eta distrakzio arriskuak ekiditen dituzte, hala nola nahigabeko errei irteerak detektatzeko edo larrialdietarako balaztatze sistema aurreratua, besteak beste. Hala ere, segurtasun aktiborik onena gidarien profesionaltasuna eta esperientzia da, lanarekiko ilusioa eta horretarako gaitasuna dutenak.

Langileak garraiatzeko autobusa alokatu nahi baduzu, zure enpresarentzat puntualtasuna, erosotasuna, segurtasuna, irudi korporatiboa eta aurrezpen garrantzitsuak eskaintzen dizkizugu.

Goierrialdea SL    Gudugarreta auzoa s/n · 20200 Beasain (Gipuzkoa) · Tel 943 88 59 69  Email info@goierrialdea.eus

Jarraitu iezaiguzu

twitterinstagramfacebook